Hauteskundeak pasa ondoren,
gaur Durangon, EUDELeko (Euskadiko Udalen Elkartea) ez
ohiko batzar nagusia eratuko da, Batzorde Eragilea eta Lurralde Batzordeak
hautatzeko. Lehenengo batzordean aurkeztutako hautagaitzen artean, Jose Antonio
Santanorena dago, Irungo alkatea, eta bigarrenean, Txomin Sagarzazurena,
Hondarribiko alkatea.
Hautagaitza hauek eta suertatu
daitezkeen izendapenak oso inkoherenteak dira praktika demokratikoarekiko,
zeren eta aipatutako alkateek, ez batek, ez besteak, ez baitute ikusten, ezta
politikoki zuzena sikiera, beren udalerriko alarde mistoei harrera
instituzionala egitea, non duela 20 urte baino gehiago era parekidean parte
hartzen duten emakumeek eta gizonek.
Euskal instituzioek espresuki aitortzen
dute, beren arauen eta protokolo juridikoen bitartez, indarkeria matxista
oinarrituta dagoela eta elikatzen dela, emakumeak nolabait gaitzesten dituzten
eguneroko ohitura eta jokabideetan eta edozein giza esparrutan, nahiz pertsonen
arteko harremanetan, nahiz administrazio publikoaren praktiketan.
Hala ere, alkate hauen jokaerak
berdintasunezko alardeei buruzko mezu esanezina bidaltzen du, baina argi eta
erraz ulertzekoa dena, zilegi egiten duena emakumeak mespretxuzko eta
gaitzesteko objektua izatea, emakumeen aurkako indarkeria elikatuz modu
horretan.
Arrazoi horrengatik, itsutasun
demokratiko larria litzateke txikikeria bezala ulertzea alarde mistoekin
gertatzen ari dena, eta jarraitzea emakumeei bizkarra ematen dieten eta
administrazio publikoak berak berari emandako berdintasun legeak urratzen
dituzten alkateak, are eta ardura instituzional handiagoko karguetarako
izendatzen.
Arduragabekeri politiko arriskutsu hori
aintzat hartuz, joan den abuztuan, Euskal Herriko Mugimendu Feministatik, 44
elkartek eta 300 pertsona inguruk babestuta, jakitera eman zen komunikatu bat,
non EUDELeko karguetatik Irungo alkatearen dimisioa eskatzen zen.
Pentsatzen dugu eskakizun hau emakumeen
aurkako biolentzia prebenitzeko balioko jarduera demokratikoa dela. Klabe
berean jardun beharko lukete EUDELeko hurrengo batzarrean hautagaitzak
aurkezten dituzten indar politikoek. Goraipatzeko koherentziaren erakustaldia
litzateke beraien aldetik saihestea, botere publiko handiagoz saritzea,
demokrazia indartu beharrean, emakumeentzako arriskuak ongarritzen
dituzten alkateak.
Euskal Herriko Mugimendu Feminista